Talde iparramerikarrak Mendizabalan egingo du Europa osoan aurten eskainiko duen show bakarra

Mavis Staples, L7, Redd Kross, Warren Haynes eta Michael Monroe handiaren Demolition 23 taldea ere baieztatuta

Eguneko sarrerak otsailaren 14an jarriko dira salgai

Igo bolumena! Azkena Rock Festival rock & roll musika-jaialdi garrantzitsuenak artista gehiagoren izenen berri eman eta egunez eguneko egitaraua aurkeztu du; ekainaren 20an, 21ean eta 22an izango da Gasteizko Mendizabalan. Band Of Horses taldea artista-zerrendako goren mailara igo da bere abestien magiari esker, eta lehendik iragarri genituen beste artista handi hauekin partekatuko du postu hori: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Jane’s Addiction. Horietaz gain, ARFren 22. edizio honetan arituko dira Mavis Staples soularen legenda; L7 taldeko neskak, Bricks Are Heavy disko mitikoa jotzen; sekula baino aktiboago dagoen Redd Kross taldearen itzulera;, Warren Haynes Band, lehenago Gov’t Mule talde mitikoaren buru izan ostean; The Real McKenzies-en punk zelta, eta Michael Monroe-k eta Hanoi Rocks taldeko beste kide ohi batzuek osatu zuten Demolition 23 kultuzko banda, disko bakarra argitaratu duena (hain justu 30 urte beteko ditu) eta Estatuan sekula jo gabekoa; La Perra Blanco rockabilly hirukoa, Whispering Sons taldearen post-punk berria eta Entropía gasteiztarren rock psikodelikoa. Bonuak salgai daude jada, eta eguneko sarrerak otsailaren 14ko 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, azkenarockfestival.com webgunean; hain justu, une horretan bonuaren prezioa aldatu egingo da.

Cartel del Azkena Rock Festival  2024 por días

AZKENA ROCK FESTIVAL 2024ko KARTELA EGUNEZ EGUN

Osteguna 24/06/20

JANE’S ADDICTION / TY SEGALL / TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF / BONAFIDE / WHISPERING SONS / BRIGADE LOCO / TXOPET…

Jaialdia gogotsu hasiko da ostegunean, kultuzko banda nabarmen batekin: Jane’s Addiction; gainera, hasierako taldekide guzti-guztiak datoz: Perry Farrel, Stephen Perkins, Eric Avery eta, inork zalantzarik baldin bazuen, baita Dave Navarro ere. Haien atzetik Ty Segall eklektikoaren txanda izango da; musikari ipurterrea izaki, ez dio inolako beldurrik generoak fusionatzeari. Era berean, Estatuko rock munduan dauden Carlos garrantzitsuenak ere arituko dira, hau da, Tarque eta Raya, bat eginik Tarque & La Asociación del Riff proiektuan. Malmö hiritik altzari merkeak ez ezik, Europa osoan hard rocka egiten duen talde garrantzitsuenetako bat ere sortu da: Bonafide, Pontus Snibb guitar hero suediarra buru duela. Bruselatik, post punk estiloan ezustean sortu den Whispering Sons taldea, Fenne Kuppens abeslaria izanik taldeburu; Nico handiaren ahotsa gogorarazten duela diote. Bestalde, Brigade Loco eta Txopet izango dira Euskal Herriko punk eta rock alternatibo onenen ordezkariak, hurrenez hurren.

Band Of Horses actuará en Azkena Rock Festival 2024
Band Of Horses (foto: Taylor Fickes @yaokingofrock)

OSTIRALA 24/06/21

QUEENS OF THE STONE AGE / L7 plays “Bricks Are Heavy” / ARDE BOGOTÁ / GLEN HANSARD / DEMOLITION 23. / REDD KROSS / THE RAIN PARADE / LA PERRA BLANCO / THE BLACK HALOS / DEA MATRONA / EZPALAK…

Azkenaren ildo nagusietako bat da rock & roll generoaren barruan dagoen eklektizismoa agertzeko gai izatea, izen handiak ere alde batera utzi gabe. Ostiraleko kartelean argi ikusten da ideia hori; izan ere, QOTSA edo Queens of The Stone Age (edo, besterik gabe, Queens) taldearen gitarrak, edo, itzulinguruka ibili behar izan gabe, une honetako rock talde ezagunenetako bat, Kaliforniako basamortuko riffak L7 taldeko neska basatien soinu gordinarekin uztartuko dira; azken talde hori feminismoaren eta grunge estiloaren adierazgarri nagusietako bat da. Talde historiko horrek bere disko arrakastatsuena interpretatuko du: Bricks Are Heavy, eta 90eko hamarkada ulertzeko ezinbestekotzat jotako diskoa izaki, aitzakia ezin hobea da Donita Sparks Mendizabalan Pretend We’re Dead ereserkia kantatzen entzuteko. 

Arde Bogotá murtziar fenomenoa sekulako arrakasta izaten ari da gaztelaniaz kantatutako rock alternatiboaren proposamenarekin; gainera, Glen Hansard interpreteak erraietatik eta barru-barrutik abesten du, eta zuzenean ikusteko modukoa da nola urratzen den; askotariko aukerak ikus-entzuleentzat, beraz, indie estiloaren mugetatik hurbil. 

Fan sutsu-sutsuentzat, hona hemen glam perla: Demolition 23., talde iragankor, mitiko eta desagertua, Michael Monroek eta Hanoi Rocks taldeko beste kide ohi batzuek osatu zutena eta disko bakarra argitaratu zuena, E Street Band-eko Steven Van Zandt izanik ekoizle; horrela, bada, berriz elkartu dira eta kontzertu bakarra eta esklusiboa eskainiko dute Azkena Rock Festival jaialdian, Estatuan inoiz egin duten lehena. 

Zer egiten du Redd Kross taldeak? Punk rocka, psikodelia, heavy metala, power popa…? Mundu guztia ados dagoen gauza bakarra da kultuzko ezinbesteko talde horietako bat dela. Disko berria prestatzen ari dira aurtengo irailerako, eta taldearen historia luzea kontatu berri dute dokumental batean: ‘’Born Innocent: The Redd Kross Story’’; Ruta 66 aldizkariaren arabera urteko musika-dokumental onena da, eta Azkena jaialdia ere aipatzen dute bertan, 2006. urtean aritu baitziren gurean. 

Hortik The Rain Paraderen psikodeliara igaroko gara, Paisley Underground korrontearen barruan, eta La Perra Blanco hiruko rockabillya ere izango dugu ikusgai, 2022. urtean Trashville hankaz gora utzi ondoren, Mendizabalara baitatoz. Aipatu beharrekoa da, era berean, punk-rock estilora hurbiltzen den musika folkloriko eskoziarra: The Real McKenzies. The Black Halos kanadarrek The Violent Years disko mitikoko punk doinuak ekarriko dituzte, Dea Matrona irlandarrek rock klasiko eta gitarreroa eskainiko dute, eta Ezpalak taldeak argi eta garbi erakutsiko digu zergatik den euskarazko rock alternatiboaren erreferentziako taldea.  

Mavis Staples actuará en Azkena Rock Festival 2024
Mavis Staples (foto: Danny Clinch)

LARUNBATA 24/06/22

BAND OF HORSES / SHERYL CROW / MAVIS STAPLES / WARREN HAYNES BAND / ST. PAUL & THE BROKEN BONES / ALL THEM WITCHES / PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS / THE DETROIT COBRAS / LENDAKARIS MUERTOS / THE PLEASURE FUCKERS / PI L.T. / MOONSHINE WAGON / ENTROPÍA…

Larunbateko saioan interprete bikain ugari bilduko dira. Dibortzio bat, taldean aldaketak eta oztopo ugari gainditu ostean, Ben Bridwell buru-belarri dabil orain musikan eta Band Of Horses taldea goren mailara eraman du, indie eta folk kutsuko abesti ederrekin magia eginez zuzenekoetan. Seattledarrek gurean eskainiko dute aurten Europan egingo duten kontzertu bakarra, eta kartelburu izango dira Sheryl Crow handiarekin batera: pop arrakastez haratago, sustraiak musika amerikarraren sakon-sakonean barneratzen dituen mitoa.

Harro-harro gaude soul estiloko legenda bat aurkez dezakegulako ARFn: Mavis Staples. Sekulako eta ezinbesteko ahotsa du, baita aparteko sentsibilitatea ere emozioak transmititzeko; zalantzarik gabe, oilo-ipurdia eragin eta estasira eramango gaitu bere emanaldian. Aretha Franklin handiarekin alderatu izan dute askotan, eta hainbestekoa da musikarekiko duen pasioa, ezen beste belaunaldi eta beste estilo batzuetako artistekin konektatzen baitu inolako arazorik gabe, hala nola Prince, Sheryl Crow, Jeff Tweedy, Nick Cave, Ben Harper, Levon Helm edo Gorillaz. 

Gitarrista trebea, The Allman Brothers taldeko kide izandakoa, Gov’t Mule taldeko liderra, Warren Haynes Mendizabalara datorkigu berriro ere, oraingoan Warren Haynes Band formatuan. Alabamatik, St. Paul & The Broken Bones taldearen soul retroa, eta Nashvilletik, All Them Witchesen neo-psikodelia eta blues iluna. Psychedelic Porn Crumpets talde erreferenteetako bat da Australian, rock psikodelikoaren panoraman.  The Detroit Cobras taldeak kide berria du garaje musika egiten jarraitzeko: Zen Guerrilla-ko Marcus Durant. The Pleasure Fuckers punk talde historikoa berriro elkartu da Azkena Rock Festival jaialdian kontzertu bat eta bakarra emateko, Scott Drake izanik abeslaria Kike Turmix zendutakoaren ordez.

Eta euskal ordezkariei dagokienez, alde batetik, Lendakaris Muertos lotsagabeek ez dute sekula hutsik egiten, eta umoreaz gain, aldarrikapen soziala ere taularatzen dute; bestetik, Pi L.T. taldearen itzulera dugu, Hil da jainkoa arrakastak muga guztiak gainditu ostean. Gasteiztik, Moonshine Wagon taldea heavy-bluegrass estiloko erreferente da, eta Entropía, berriz, psych/space rock estiloan, rock progresiboaren eta stoner rockaren eraginpean.

Azkena Rock Festival jaialdia rock and rollaren muina da, eta 22 urteko historia da horren adierazgarri. Erreferentziako esparru bat musika zuzenean bizitzeko, musikaz komunitatean gozatzeko eta, esperientzia biribiltze aldera, euskal gastronomia dastatzeko Gasteiz Green Capitalean.  

Azkenako podcasta

Zenbat kontzertu, zenbat esperientzia eta zenbat lagun izan ditugun ondoan musikazaletasunaren bide honetan; horregatik, Mendizabala txiki geratzen zaigu jaialdian gertatzen den guztiaren berri emateko, eta musikarekiko pasio hau urte osoan partekatzea erabaki dugu: Azkenako podcasta sortu dugu. Rockarekiko grinaz hitz egiten dugu bertan, eta ARF jaialdiaren ibilbidean arrastoa utzi duten une ahaztezinak gogoratzen ditu Clara Lobo aurkezleak, goren mailako gonbidatuekin batera. Lehen atalean, jaialdiko programatzailea den Yahvé M. de la Cavada izan dugu gonbidatu, eta harrera oso ona izan du. Eta berriki bigarren atala argitaratu dugu Youtube, Spotify, Ivoox eta plataforma nagusietan, Barnaby Harrod musika-promotore eta The Pleasure Fuckers taldeko kidearekin. Entzun ezazu!

Azkena Rock Festival
2024ko ekainak 20, 21 eta 22
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz

Osteguna 20
JANE’S ADDICTION / TY SEGALL / TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF / BONAFIDE / WHISPERING SONS / BRIGADE LOCO / TXOPET…

Ostirala 21
QUEENS OF THE STONE AGE / L7 plays “Bricks Are Heavy” / ARDE BOGOTÁ / GLEN HANSARD / DEMOLITION 23 / REDD KROSS / THE RAIN PARADE / LA PERRA BLANCO / THE BLACK HALOS / DEA MATRONA / EZPALAK…

Larunbata 22
BAND OF HORSES / SHERYL CROW / MAVIS STAPLES / WARREN HAYNES BAND / ST. PAUL & THE BROKEN BONES / ALL THEM WITCHES / PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS / THE DETROIT COBRAS / LENDAKARIS MUERTOS / THE PLEASURE FUCKERS / PIL.T. / MOONSHINE WAGON / ENTROPÍA…

Bonuak:
Bonua: 160€*
*Bonu orokorraren prezioa otsailaren 14an aldatuko da: 160€ izatetik 175€ izatera.
Gaztea Bonua (gazteentzat merkeago): 100€

Eguneko sarrerak:
Otsailaren 14an jarriko dira salgai, 10:00etan.
Osteguna: 50€
Ostirala: 75€
Larunbata: 75€

Salmenta: Azkena Rocken tiketen orria
Epeka ordaindu daiteke

#azkenarockfestival