Azkena Rock Festival 2021

19, 20 & 21.06.2025 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK

XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA

Testu honetan (aurrerantzean, lege oharra”) https://www.azkenarockfestival.com web orria (aurrerantzean, “web orria”) erabiltzeko baldintzak ezartzen dira.

Web orriaren titularra eta kudeatzailea VITORIA MUSIC FESTIVAL 2020, AIE da (helbidea: Ventosa Bidea, 46, 1º D, 48013 PK, Bilbo (Bizkaia); IFZ: V-95.973.400) (aurrerantzean, “titularra”).

Web orrira sartzen dena erabiltzailetzat joko da (aurrerantzean, “erabiltzailea”) eta, horrenbestez, lege ohar honetan dauden baldintza guztiak onartu eta bete beharko ditu, web orrira sartzen denean argitaratuta dagoen bertsioan.

Lege ohar hau web maparen baitan dauden orri guztietan aplikatuko da (horiexek dira gainera web orri hau osatzen duten bakarrak), webguneko zerbitzu jakin eta zehatz batzuetan aplika daitezkeen baldintza partikularrei kalterik egin gabe betiere.

Titularrak erabiltzailearen IP helbidea eskuratu ahalko du, bai eta webguneko nabigazio datuak ere, webgunea iruzur eginez erabili ote den jakin ahal izateko, eta edukia, eskaintza eta erabiltzaile bakoitzaren nabigazioa egokitu ahal izateko, webgunean ibiltzea atseginagoa izan dadin.

Titularrak beretzat gordetzen du lege ohar hau, osorik edo neurri batean, aldatzeko eskubidea. Aldaketa noiznahi egin dezake, aurretik inolako jakinarazpenik egin gabe, eta argitaratzen den unetik bertatik hasita izango du eragina. Indarreko erabilera baldintzak lege ohar honetan une bakoitzean argitaratuta daudenak izango dira, eta, hortaz, erabiltzailearen ardura izango da haren edukia kontsultatzea, bertsio eguneratua ezagutzeko.

NABIGAZIOA

Web orri honetara sartzea erabiltzailearen ardura da, eta legea betez egin behar da, lege ohar honen eta une bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera.

Titularrak ez du bermatzen erabiltzailea web orri honetara sartzen denean zerbitzuak ez duela etenik izango, ez dela akatsik egongo eta ezin duela inolako kalterik jasan, eta, halakorik gertatuko balitz, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain. Titularrak ez du inolako ardurarik izango web orri honetara sartzeagatik eta bertan nabigatzeagatik sor litezkeen era guztietako galeren edo kalteen aurrean, eta kalte edo galera horien artean egongo dira sistema informatikoei sortutakoak edo birusek eragindakoak, beste batzuen artean. Era berean, ez du inolako ardurarik izango erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean gerta litezkeen telekomunikazioen erorketa, eten, gabezia edo akatsen aurrean.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune hau osorik, hau da, web orria osatzen duten eta/edo haren bidez zabaltzen diren testuak eta haiei lotutako elementu grafikoak (diseinua, iturri kodea, markak, logotipoak, argazkiak, botoiak, kolore konbinazioak eta, oro har, sorkuntza intelektual berritzaile oro), eta baita haien aurkezpena, egitura, antolaketa, konfigurazioa eta muntaia ere, titularrarenak dira esklusiban edo haren lizentzia dute, eta Jabetza Intelektualeko Legeak babesten ditu. Hortaz, ezin dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, ezagutzea eman, utzi edo aldatu, non eta ez den eskubideen titularraren berariazko baimenarekin.

Web orri honetara sartzeak ez die erabiltzaileei inolako pribilegiorik edo titulartasunik ematen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen eta/edo bertako edukien gainean.

Web orri honetara sartzen diren erabiltzaileek ezin izango dituzte kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, utzi edo saldu lehen aipatu diren elementuak edo ezin izango dituzte produktu edo zerbitzu berriak sortu lortutako informaziotik abiatuta, non eta ez den titularraren berariazko eta idatzizko baimenarekin.

Erabiltzaileak zeharo debekatuta du web orri honen edukia edo egitura aldatzea.

Titularrak beretzat gordetzen du web orriaren inguruko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak hausten edo urratzen dituztenen kontra dagozkion ekintza judizialak abiatzeko aukera.

ESTEKAK

Hirugarrenen web orrietarako estekak web orri honetan:

Web orrian hirugarrenen web orrietarako estekak (hiperestekak edo linkak) jarri ahalko dira. Baina web orri honetan aipatu estekak jarri arren, horrek ez du esan nahi nolabaiteko harremana dagoenik orri honen titularraren eta orri horien titularren artean, ez eta haietan jasotako edukia onartzen denik ere.

Titularrak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain web orri estekatuekin zerikusia duten alderdiengatik. Zehazki, titularrari ezin izango zaio inolako erantzukizunik eskatu honako hauek direla eta (batzuk aipatzearren, baina ez modu eztabaidaezinean): web orri estekatuetako produktu eta zerbitzuen fidagarritasuna eta kalitatea, fitxategiak, informazioa, datuak, sarbidea eta funtzionamendua, web orri horietan dauden estekak, eta/edo, oro har, web orri horietako edozein eduki.

Web orri honetarako estekak hirugarrenen web orrietan:

Edozein erabiltzaile, entitate edo webgunek web orri honetarako esteka jarri nahiko balu, baldintza hauek bete beharko ditu:
Estekak web orriko orrialde nagusira edo home delakora zuzenduko du erabiltzailea. Ez da onartuko, inolaz ere, deep-link delakorik.

Estekak erabatekoa eta osoa izan behar du, hau da, erabiltzailea web orriaren URL helbidera zuzendu behar du klik bakarrean eta web orriko orrialde nagusia osorik hartu behar du. Esteka jartzen duen webguneak ezin izango du, inolaz ere, web orria erreproduzitu, webguneko atal bihurtu, bere frame-etako batean jarri edo browser bat sortu web orriko edozein orriren gainean, non eta ez den titularraren berariazko eta idatzizko baimenarekin.

Esteka jarri den web orrian ezin izango da adierazi inolaz ere titularrak esteka hori jartzeko baimena eman duenik, non eta titularrak ez duen hala adierari berariaz eta idatziz. Bere atarian web orri honetarako esteka jartzen duen pertsonak edo entitateak titularraren eta/edo web orriko marka, izendapen, izen komertzial, errotulu, logotipo, slogan edo bestelako elementu identifikagarririk jarri nahiko balu, titularraren berariazko eta idatzizko baimena beharko du.

Titularrak ez du baimenik ematen lizunak, iraingarriak, debekatuak, legez kontrakoak eta, oro har, moralaren, ordena publikoaren edo arau sozial orokorren kontrakoak diren materialak, informazioak edo edukiak dituzten webguneetan web orri honetarako estekak jartzeko.

Titularrak ez du ahalmen, baliabide tekniko eta giza baliabide nahikorik web orri honetarako estekak dituzten webguneetan dagoen informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak ezagutzeko, kontrolatzeko eta onartzeko. Titularrak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain web orri honetarako estekak dauden webguneekin zerikusia duten alderdiengatik. Zehazki, titularrari ezin izango zaio inolako erantzukizunik eskatu honako hauek direla eta (batzuk aipatzearren, baina ez modu eztabaidaezinean): webguneko produktuen eta zerbitzuen fidagarritasuna eta kalitatea, fitxategiak, informazioa, datuak, sarbidea eta funtzionamendua, web orri horietan dauden estekak, eta/edo, oro har, web orri horietako edozein eduki.

Hirugarrenek web orriaren bidez emandako zerbitzuak:

Titularrak ez du bermatzen hirugarrenek web orri honen bidez ematen dituzten zerbitzuak legezkoak, fidagarriak eta probetxugarriak direnik, ezta titularra publizitate bide hutsa denean ere.

SEGURTASUNA

Informazioa eskuratzeko zerbitzuak ingurune seguru batean gauzatzen dira, emandako datuak babesteko protokoloak erabiliz. Zerbitzari seguruak informazioa zifratuta transmititzen duen konexio bat ezartzen du. Erabiltzaileak ingurune seguru batean dagoela jakin dezake bere arakatzailearen egoera barran giltzarrapo itxi bat agertzen bada.

WEBGUNEAREN ERABILERA

Web orriko atal batzuk erabili eta/edo haren bidez ondasun edo zerbitzu bat kontratatzeko, baliteke erabiltzaileak kontu bat sortu eta/edo erregistratu behar izatea.

Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko informazioa ematea. Erregistratu izanagatik erabiltzaileak pasahitz bat eskuratuko balu, agintzen du modu arduratsuan erabiliko duela eta ez diola inori jakitera emango.

Erabiltzailearen ardura da pasahitza zaintzea.

Horrenbestez, erabiltzailearen ardura da jasotzen dituen identifikatzaileak eta/edo pasahitzak behar bezala zaindu eta isilean gordetzea, eta agintzen du ez dizkiela hirugarrenei lagako, ez aldi baterako, ez modu iraunkorrean, eta ez diola beste inori haiek erabiltzen utziko. Erabiltzaileak pasahitza galdu duelako edo modu arduragabean erabili duelako hirugarrenek zerbitzuak legez kontra erabiltzen badituzte, erantzukizuna erabiltzailearena izango da.

MERKATARITZA KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEA

Newsletter-a jasotzeko erregistratu edo webgunean xede horrekin jarritako edozein lauki markatuz gero, erabiltzaileak berariazko baimena emango dio titularrari posta elektroikoz merkataritza komunikazioak bidaltzeko, titularrak bere ekitaldiekin erlazionatuta edo LAST TOUR taldea osatzen duten enpresek eskaintzen dituzten produktuen edo zerbitzuen inguruan.

Aldez aurretik kontratu bidezko harremana duten erabiltzaileen kasuan, titularrak baimena du erabiltzaileari hasiera batean kontratatu zituenen antzekoak diren produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza komunikazioak bidaltzeko.

Erabiltzaileak noiznahi uko egin diezaioke edozein motatako komunikazioak jasotzeari. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko du dpo@lasttour.net helbidera, adieraziz ez duela komunikazio gehiagorik jaso nahi.

ADINGABEAK

Webgunean 14 urtetik gorako erabiltzaileek bakarrik eman dezakete informazio pertsonala, titularraren datu basean sartzeko. Gurasoen, tutoreen edo legezko arduradunen baimena badute, webguneko formularioetan haien datu pertsonalak sartu ahalko dituzte.

ERABILTZAILEEN PARTE HARTZEA

Erabiltzaileak web orriko atal batzuetan parte hartzeko aukera izan dezake (iruzkinak eginez eta/edo parte hartzeko modu antzekoan edo osagarrian), eta, kasu horretan, edozein erabiltzailek testuak eta/edo bestelako elementuak bidali ahalko ditu xede horrekin ezarritako formularioaren bidez. Dagokion estekan, botoian eta/edo banner-ean klik eginda testu eta/edo elementu horiek bidaltzean, erabiltzaileak agintzen du:

  • Legedi aplikagarria errespetatuko duela, bai eta morala eta oro har onartuta dauden ohitura onak, ordena publikoa eta erabilera baldintza orokor hauek ere.
  • Legezkoak eta egiazkoak diren iritziak eta iruzkinak bakarrik bidaliko dituela, dagokion gaiari lotuta.
  • Titularrari baimena emango diola testuak interneten argitaratzeko (zuzenbidean eskatzen den besteko baimena).
  • Ez duela bidaliko eduki edo esteka iraingarri, laidogarri, mingarri, arrazista, lizun, mehatxuzko edo baztertzailerik, ez eta merkataritza, sustapen edo publizitate helburua duenik ere.

Era berean, erabiltzaileek aitortzen dute:

  • Titularrak ez duela inolaz ere erantzungo erabiltzaileek adierazitako iritzien aurrean, ez eta haien parte hartzea, esku hartzea edo ekintzak direla eta. Horiek guztiak erabiltzailearen ardura izango dira.
  • Titularrak eta haren bazkide, administratzaile nahiz langileek ez daukatela erabiltzaileek egindako iruzkinekin ados egon beharrik.
  • Titularrak ez duela bermatzen, inolaz ere, erabiltzaileak bidalitako edukiak argitaratuko direnik.
  • Titularrak zenbait eduki eta/edo iruzkin ezabatu ahalko dituela, parte hartzeko arau hauek betetzen ez dituztelako eta/edo legea urratzen dutelako edo urra dezaketelako.

LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUMENDUNA

Lege ohar honek Espainiako legedia beteko du eta haren arabera interpretatuko da. Web orrira sartu edo hura erabiltzeagatik edonolako eztabaidarik badago, auzia Bilboko (Espainia) epaitegien eta auzitegien jurisdikziopean egongo da.