Rock basatiena jaialdiaren barruko kontzertu-areto batean

Cartel Azkena Rock Festival 2024 con Trashville

Anplifikadorearen bolumena 11ra igotzeko garaia da. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an Gasteizko Mendizabalan izango da Azkena Rock Festival jaialdia, jaialdi rock & rolleroena, eta azkenazale guztiak irrikaz egongo dira Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane ‘s Addiction eta Glen Hansard, besteak beste, ikusteko eta entzuteko. Gaur Trashvilleko programazioa aurkeztuko dugu. Baina zer da Trashville?

Jaialdiaren barruko jaialdia da Trashville, publikoaren eta agertokiaren arteko bereizketa lausotzen den tokia, genero basati eta zoro samarra izaki, rock & rolla sortu zen zulo ilun horietako bat gogorarazten digun areto itxurarekin. Deabruaren txoko gogokoenean egindako festa bat da, eta horretan oinarrituta egin du Raisa Álava artistak aurtengo kartela. Taberna-zulo bat, burua eta gorputza rock dantzagarrienean murgildu eta garage, surf, rockabilly, hilibilly eta ezinezko abiaduran jotako riffen erritmoei jarraikiz mugitzeko tokia, gitarra, baxua eta bateria izanik lagun, baita garbitzeko taularen bat ere, maskarak, bendak eta maindireak jantzita ibili ohi diren artisten eskutik. Gure garaian, horren gauzarik antzekoena legez kanpoko klub bat izan zitekeen, urtegi baten ertzean. Esperientzia haratago doan txokoa, gorputz osoan bizitzeko. Trashvillen gertatzen dena Trashvillen geratzen dela esan daiteke.

Trashville 2024ko kartelburuetako bat The Mummies taldea da, Kaliforniatik, behe-fidelitateko soinu gordinak biltzen dituen ikuskizun kaotiko batekin; 90eko hamarkadako garaje punk musikan eragin handia izatera iritsi ziren.  Beste kartelburu bat Les Greene da, Elvis (2022) filmean Little Richarden ahotsa egiteagatik Grammy sarietarako hautagai izendatu zuten artista eta, zalantzarik gabe, gaur egun entzun dezakegun ahotsik harrigarrienetako bat; 60ko hamarkadako soinuak ekarriko dizkigu gogora, soul, funk eta R&B estiloak nahastuta. Eta azkenik, 1959. urtean sortutako Los Sírex taldea, Espainiako rockaren historian betiko grabatuta geratu den ‘Si yo tuviera una escoba’ ereserkiaren egileak.

Azkena Rock Festival jaialdiak iraungo duen hiru egunetan honako artista hauek ere igaroko dira Trashvilleko karpa nagusitik: Jo Carley and The Old Dry Skulls, vodevil ukitu ikaragarriarekin, Ghalia Volt talentu handiko artista belgikarra, blues eta rock estiloekiko grina azaleratzen duena bere ahots berezi-bereziarekin abesten duenean, gitarra lagun; The Bank Robbers, The Nitemares garaiak gogora ekarriz, Marcos Sendarrubias eta Isaac González berriro elkartu dituen rockabilly proiektua; eta Tiburona madrildarren power hirukotearen riff kutsakorrak, espiritu bizi-bizia, itzulingururik gabeko diskurtsoa.

Gorila amorratuen maskarak jantzita etorriko dira The Kongsmen, Bartzelonako musikari bikain eta eskarmentudunek osatutako R&B konboa, jantzirik onenaren saria irabazteko Funtasmas zirraragarrien izara zulatuekin lehian. B serieko beldurrezko film batetik ateratako diskurtsoarekin eta amerikar folkloreko instrumentu tradizionalak erabiliz, Old Time Spooks taldeak hankaz gora jarriko du Trashville, baita Ukelele Joe & Sus Hula Shakers taldekoek ere, punk rock, garaje eta surf musikak erritmo bizi-biziekin nahastean.

Gaua egunsentira arte luzatzen da Trashvillen DJ bikainen trebetasunari esker, musika-aukeraketa onena merezi duen publiko nekaezinaren gozagarri. Aurten, Juan de Pablos y sus alumnos Runaway proiektuak hartu du ardura hori bere gain, Radio 3 irratiko esatari mitikoak The Runaway Lovers bilbotarrekin egin duen aliantza epikoak; Foroazkenarock DJs ere arituko da horretan, foroaren sortzaileen eskutik, Estatuko rock-panoramako fororik zaharrenak eta bakarrak 20 urte betetzen dituela ospatzeko; eta Clara Lobo aka DJ Wolf Azkenako podcastaren aurkezleak hitak bata bestearen atzetik jarriko ditu, musika-hautatzailearen lanak eginez. Pep Tones, Iker Discofagia, La Guerrero, Eloy R.B, Mr. Lobo eta AK Pintxadiskos falta zaizkigu aipatzea, jaialdiko DJen zerrenda ixteko.

Trashville es un cubículo con calor, con sudor, incómodo, con el olor del tipo que tienes al lado que, en otras circunstancias igual te desagradaría. Todo es como no debería ser y te encanta. //

Trashville zulo bat da: bero egiten du, deserosoa da eta ondoko tipoak izerdi-usaina du; beste egoera batean, desatsegina izango litzateke zuretzat. Behar ez bezalakoa da dena, eta izugarri atsegin duzu.”

Azkenaren podcast-a

Azkena Rock Festival
2024ko ekainak 20, 21 eta 22
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz

Osteguna 20
JANE’S ADDICTION / TY SEGALL / TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF / BONAFIDE / WHISPERING SONS / BRIGADE LOCO / TXOPET… Trashville: LOS SIREX / UKELELE JOE & SUS HULA SHAKERS / OLD TIME SPOOKS / ELOY R.B.

Ostirala 21
QUEENS OF THE STONE AGE / L7 plays “Bricks Are Heavy” / ARDE BOGOTÁ / DEMOLITION 23. / REDD KROSS / THE RAIN PARADE / THE REAL MCKENZIES / LA PERRA BLANCO / THE BLACK HALOS / DEA MATRONA / EZPALAK… Trashville: LES GREENE / JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS / GHALIA VOLT / THE KONGSMEN / JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY / LA GUERRERO / CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A / SR. LOBO

Larunbata 22
BAND OF HORSES / SHERYL CROW / MAVIS STAPLES / WARREN HAYNES BAND / GLEN HANSARD / ST. PAUL & THE BROKEN BONES / ALL THEM WITCHES / PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS / THE DETROIT COBRAS / LENDAKARIS MUERTOS / THE PLEASURE FUCKERS / PIL.T. / MOONSHINE WAGON / ENTROPÍA… Trashville: THE MUMMIES / TIBURONA / FUNTASMAS / THE BANK ROBBERS / FOROAZKENAROCK DJS / PEP TONES / IKER DISCOFAGIA / AK PINTXADISCOS

Bonuak:
Bonua: 175€ Gaztea
Bonua (gazteentzat merkeago): 100€

Eguneko sarrerak:
Osteguna: 50€
Ostirala: 75€
Larunbata: 75€

Salmenta: azkenarockfestival.com
Epeka ordaindu daiteke

#azkenarockfestival