Berrikuntza gisa, ostiral eta larunbat arratsaldeko lehen ordutik aurrera, familiei zuzendutako Txiki ARF programazioa izango dugu aurten
Lisa & The Lips eta The Pickin’ Boppers taldeek hiriko erdigunera eramango dute musika, Andre Maria Zuriaren plazan doako emanaldia eginda
Azkena Rock Festival jaialdia da rock & roll jaialdi nagusia, eta ekainaren 20an, 21ean eta 22an egingo da Gasteizko Mendizabalan. Agertoki gainean, hainbat estilotako artista garrantzitsuak arituko dira zuzenean, hala nola Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta beste hainbat, guztira 56 talde izanik.
Zerrenda horri izen gehiago gehituko dizkiogu gaur: Barry Adamson, ezinbesteko musikaria, Buzzcocks edo Nick Cave & The Bad Seeds taldeetako partaide izandakoa eta bakarka ere ibilbide sendoa egina duena; eta Bala, grunge eta stoner talde basatia, bi galiziar emakumezko musikari bikainez osatua.
Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoan egingo du jaialdiak bat hiriarekin, bermutaren orduan hasita; musika zuzenean eta doan izango da, Green Capitala harro egoteko moduko gastronomiarekin uztartuta. Ostiralean Lisa & The Lips taldearen txanda izango da; The Bellrays taldeko abeslari ezaguna da buru eta, musikariak berriz, The Right Ons eta Diamon Dogs taldeetako kideak. Tentsio handiko rocka eta soula, hasiera-hasieratik bibratzen hasteko. Hurrengo egunean, larunbatean, The Pickin’ Boppers taldearen txanda izango da, 40ko eta 50eko hamarkadetako bandak izanik inspirazio-iturri, baina estilo jator eta kementsuarekin.
Txiki ARF: Azkenako haur-programazioa
Gero eta familia gehiago etortzen dira Azkenara, eta haientzat sortu dugu Txiki ARF proposamena: kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako jarduerak jaialdiaren eremuan, rockaren inguruan bat egiteko, aisialdirako eta bizikidetzarako gune bat sortuta. Egunean hiru kontzertu izango dira, eta ARFko agertokietatik igaro diren eta rockaren historia osatzen duten mito handienetakoen abesti ezagunak joko dituzte: The Who, John Fogerty, Iggy & The Stooges, Scorpions, ZZ Top, Sex Pistols, Deep Purple edo The Black Crows. Emanaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa antolatuko dira, sari eta guzti. Eta, gainera, txapa eta plektro (pua) pertsonalizatuak egiteko tailerrak eta aurpegi-margoketa rockeroak ere izango dira. Hori guztia, ostiral eta larunbatean, familiei zuzendutako Trashvilleko bigarren karpan, 17:30etik 20:30era. 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute aurten ere, eta familiak sartzeko sarbide berezia izango dugu.
Osteguna 20
JANE’S ADDICTION / TY SEGALL / TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF / BONAFIDE / WHISPERING SONS / BRIGADE LOCO / TXOPET
Trashville: LOS SIREX / UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS / OLD TIME SPOOKS / ELOY R.B.
Azkena Rock Festival ostegunean hasiko da, kultuko talde garrantzitsuenetako batekin: Jane’s Addiction. Haien atzetik Ty Segall eklektikoaren txanda izango da; musikari ipurterrea izaki, ez dio inolako beldurrik generoak fusionatzeari. Era berean, Carlos Tarque gaztelaniaz kantatzen duen rock-abeslari onenetako baten taldea ere arituko da, hau da,Tarque & La Asociación del Riff. Bonafideren hard rocka, Pontus Snibb guitar hero suediarra buru. Whispering Sons taldearen post punk belgikarra, eta euskal rock alternatiboaren ordezkari izango dira Brigade Loco eta Txopet. Trashvilleri dagokionez, Trashvillen gertatzen dena Trashvillen geratzen den aretoko eszenatoki estalian Los Sírex taldearen txanda izango da, ‘Si yo tuviera una escoba’ ereserki ezagunaren egileen txanda. Horiekin batera, Ukelele Joe y Sus Hula Shakers taldearen punk rock, garage eta surf erritmo frenetikoak, eta Old Time Spooksen ikuskizuna, folk instrumentu tradizionalekin uztartutako B serieko beldurrezko film batetik ateratako modukoa. Gauari amaiera Eloy R.B. DJk emango dio.
Ostirala 21
QUEENS OF THE STONE AGE / L7 plays “Bricks Are Heavy” / ARDE BOGOTÁ / BARRY ADAMSON / DEMOLITION 23. / REDD KROSS / THE RAIN PARADE / THE REAL MCKENZIES / LA PERRA BLANCO / BALA / THE BLACK HALOS / DEA MATRONA / EZPALAK
Trashville: LES GREENE / JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS / GHALIA VOLT / THE KONGSMEN / JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY / LA GUERRERO / CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A / SR. LOBO
Andre Maria Zuria: LISA & THE LIPS
Eguna Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da, Lisa & The Lips taldearen emanaldi indartsuarekin. Mendizabalara joanik, Queens of The Stone Age izango dira ostiraleko liderrak, gaur egungo rock talde goraipatuenetako bat. Kaliforniako basamortuko riffak feminismoaren eta grungearen ordezkari L7 basatien soinu gordinarekin gurutzatuko dira, Bricks Are Heavy diskorik arrakastatsuenaren interpretazioan. Arde Bogotá, gaztelaniaz abestutako rock alternatiboaren proposamenarekin sekulako arrakasta izaten ari den Murtziako fenomenoa; Barry Adamson abeslari, konpositore eta multiinstrumentista, batik bat, baxua jotzen duen trebetasunagatik ezaguna; Demolition 23 punk perla, talde iragankor, mitiko eta desagertua, Michael Monroek eta Hanoi Rocks taldeko beste kide ohi batzuek osatu zutena eta disko bakarra argitaratu zuena, E Street Band-eko Steven Van Zandt izanik ekoizle; horrela, bada, berriz elkartu dira eta kontzertu bakarra eta esklusiboa eskainiko dute Azkena Rock Festival jaialdian, Estatuan inoiz egin duten lehena. Redd Kross kultuzko taldea, The Rain Parade taldearen psikodelia, The Real McKenzies taldearen punk-rock indartsua folk eskoziarraren ukituekin, La Perra Blanco rockabilly hirukotea, Bala emakumezko bikotearen amorrua, The Black Halos kanadarrak The Violent Years punk-disko mitikoarekin, Dea Matrona irlandar emakumeen rock klasiko eta gitarreroa, eta Ezpalak, euskarazko rock alternatiboaren egungo erreferente.
Trashvillen, deskalabrurako gonbidapena honako hauen esku egongo da: Les Greene, zalantzarik gabe, egungo soul, funk eta R & B estiloetako ahots zoragarrienetako bat; Jo Carley and The Old Dry Skulls, vodevil ukitu ikaragarriarekin; Ghalia Volt talentu handiko artista belgikarra; eta, gorilen maskarak jantzita, The Kongsmen talde amorratua. Egunsentira arte musika jartzen arituko dira irrati-esatari mitiko eta musikan adituaren proiektuko kideak: Juan de Pablos y sus alumnos Runaway, Azkenako Podcasta aurkezten duen Clara Lobo Aka DJ Wolf-A eta Sr. Lobo.
Larunbata 22
BAND OF HORSES / SHERYL CROW / MAVIS STAPLES / WARREN HAYNES BAND / GLEN HANSARD / ST. PAUL & THE BROKEN BONES / ALL THEM WITCHES / PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS / THE DETROIT COBRAS / LENDAKARIS MUERTOS / THE PLEASURE FUCKERS / PIL.T. / MOONSHINE WAGON / ENTROPÍA
Trashville: THE MUMMIES / TIBURONA / FUNTASMAS / THE BANK ROBBERS / FOROAZKENAROCK DJS / PEP TONES / IKER DISCOFAGIA / AK PINTXADISCOS
Andre Maria Zuria: THE PICKIN’ BOPPERS
Larunbateko saioan interprete bikain ugari bilduko dira. The Pickin’ Boppers taldearen erritmo geldiezinarekin Andre Maria Zurian motorrak berotzen hasita, Mendizabalan Band Of Horses taldea arituko da; gurean eskainiko dute aurten Europan egingo duten kontzertu bakarra, eta kartelburu izango dira Sheryl Crow handiarekin batera: pop arrakastez haratago, sustraiak musika amerikarraren sakon-sakonean barneratzen dituen mitoa. Bai ala bai ikusi eta entzun beharrekoak dira, era berean, Mavis Staples soularen legenda, Gov’t Mule taldeko buru Warren Haynes bere bakarkako proiektuarekin, Warren Haynes Band edo Glen Hansard interpretea, erraietatik eta barru-barrutik abesten. Alabamatik, St. Paul & The Broken Bones taldearen soul retroa, eta Nashvilletik, All Them Witchesen neo-psikodelia eta blues iluna. Psychedelic Porn Crumpets talde erreferenteetako bat da Australian, rock psikodelikoaren panoraman. The Detroit Cobras taldea kide berriarekin etorriko zaigu: Zen Guerrilla-ko Marcus Durant. Eguna biribiltzeko, Lendakaris Muertos lotsagabeak; The Pleasure Fuckers punk talde historikoa berriro elkartu da Azkena Rock Festival jaialdian kontzertu bat eta bakarra emateko, Scott Drake izanik abeslaria Kike Turmix zendutakoaren ordez; eta Hil da jainkoa kantu ezaguna sortu zuen Pi L.T. taldearen itzulera. Gainera, Gasteiztik, Moonshine Wagon taldea, heavy-bluegrass estiloko erreferente; eta Entropía, berriz, psych/space rock estiloan, rock progresiboaren eta stoner rockaren eraginpean.
Trashvilleren dimentsio paraleloan honako hauek bilduko dira: The Mummies taldea, bere soinu gordinak biltzen dituen ikuskizun kaotiko batekin; Tiburona madrildar power hirukotearen riff kutsakorrak, Funtasmas zirraragarrien izara zulatuak, eta The Bank Robbers, The Nitemares-en garaiak gogora ekarriz, Marcos Sendarrubias eta Isaac González berriro elkartu dituen rockabilly proiektua. Jaialdiari amaiera ezin hobea emateko erantzukizuna disc jockey hauen gain geratuko da: Foroazkenarock DJs, Pep Tones, Iker Discofagia eta AK Pintxadiscos.
Azkena Rock Festival jaialdia rock and rollaren muina da, eta 22 urteko historia da horren adierazgarri. Erreferentziako esparru bat zuzeneko musika bizitzeko, musikaz komunitatean gozatzeko eremu eroso bat, eta, esperientzia biribiltzeko, Gasteiz Green Capital.
Gainera, jaialdiko ordutegiak ere jakinaraziko ditugu gaur.
Azkena Rock Festival 2024ko ekainak 20, 21 eta 22 Mendizabala, Vitoria-Gasteiz Osteguna 20 18:00 Ateak ireki GOD: 19:05 BRIGADE LOCO 21:10 TY SEGALL 23:35 JANE’S ADDICTION RESPECT: 18:15 TXOPET 20:05 WHISPERING SONS 22:30 TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF 01:00 BONAFIDE TRASHVILLE: 20:15 OLD TIME SPOOKS 22:30 LOS SÍREX 01:00 UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS 02:00 ELOY RB Ostirala 21 ANDRE MARIA ZURIA: 13:30 LISA & THE LIPS 17:30 Ateak ireki GOD: 17:30 BALA 19:20 BARRY ADAMSON 21:40 L7 plays “Bricks Are Heavy” 00:20 QUEENS OF THE STONE AGE RESPECT: 18:25 DEA MATRONA 20:25 REDD KROSS 23:00 ARDE BOGOTÁ 01:55 DEMOLITION 23. LOVE: 18:00 EZPALAK 19:20 LA PERRA BLANCO 20:50 THE RAIN PARADE 23:30 THE BLACK HALOS 01:50 THE REAL MCKENZIES TRASHVILLE: A GO-GO 18:30 GHALIA VOLT 20:00 JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS 22:20 THE KONGSMEN 01:00 LES GREENE 02:30 JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY 04:30 CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A RAT HOLE 17:30-20:30 TXIKI ARF 02:00 LA GUERRERO 04:00 SR. LOBO Larunbata 22 ANDRE MARIA ZURIA 13:30 THE PICKIN’ BOPPERS 17:00 Ateak ireki GOD: 18:05 PIL.T. 19:50 WARREN HAYNES BAND 22:00 SHERYL CROW 00:30 BAND OF HORSES RESPECT: 17:30 ENTROPÍA 18:55 GLEN HANSARD 20:55 MAVIS STAPLES 23:25 ST. PAUL & THE BROKEN BONES 01:55 ALL THEM WITCHES LOVE: 18:00 MOONSHINE WAGON 19:20 THE DETROIT COBRAS 20:50 THE PLEASURE FUCKERS 23:15 PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS 01:50 LENDAKARIS MUERTOS TRASHVILLE: A GO-GO 18:30 THE BANK ROBBERS 20:00 FUNTASMAS 22:15 TIBURONA 01:00 THE MUMMIES 02:30 PEP TONES 04:30 FOROAZKENAROCK DJS RAT HOLE 17:30-20:30 TXIKI ARF 02:00 IKER DISCOFAGIA 04:00 AK PINTXADISCOS Bonuak: Salmenta: |