Hirugarren urtez itzuli da jaialdiaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailaren proiektu bateratua.

Bi herri arabar horietan lau kontzertu izango dira, doan, ekainaren 8an eta 15ean, jaialdiaren atariko

Jaialdiaren atariko moduan, hemen da Araba ARF Tour programazio berria. Segidako hirugarren urtez, Arabako Foru Aldundiaren eta Legutioko eta Zambranako udalen eskutik, doako programazioa eskaintzen duen ekimen honen bitartez rock and rollaren espiritua eta Azkena Rock Festival jaialdiaren sugarra Arabako herrietara iritsiko dira. Ekainaren 8an, larunbatean, honako talde hauek arituko dira Legution: Amann & The Wayward Sons talde bizkaitarra, agertokiak blues rock doinuz betetzeko asmoz; eta Colapso taldea, punk-rock musika reggae, ska edo rap estiloekin nahastuta. Aldiz, ekainaren 15ean, larunbata, Zambranan izango da hitzordua: Los Retros bilbotarren rock and rolla eta Vuelo 505 taldearen soinu indartsua izango ditugu.

Azkena Rock Festival jaialdiaren antolakuntza eskerrak eman nahi dizkie Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailari eta Legutioko eta Zanbranako udalei, urtero ARFren garra Arabako hainbat herritara eramaten duten kontzertu horiek hartzeko interesa eta laguntza izan dutelako.

Azkena Rock Festival jaialdia da rock & roll jaialdi nagusia, eta ekainaren 20an, 21ean eta 22an izango da Gasteizko Mendizabalan. Agertoki gainean, hainbat estilotako artista garrantzitsuak arituko dira zuzenean, hala nola Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta beste hainbat, guztira 56 talde izanik.


Araba ARF Tour

Ekainak 8, larunbata, Legutio
19:00h Amann & The Wayward Sons 
20:30h Colapso 

Ekainak 15, larunbata, Zanbranaa
19:00h Los Retros 
20:30h Vuelo 505 

Sarrera librea

#azkenarockfestival

Azkena Rock Festival
2024ko ekainaren 20, 21 eta 22a
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz

Salmentasarreren orrian