Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples… zuzenean arituko dira Mendizabalan ekainaren 20an, 21ean eta 22an
Dena prest Azkena Rock Festival jaialdiko ateak bihar irekitzeko. Azkena Rock Festival jaialdia, rock & roll jaialdi nagusia, ekainaren 20an, 21ean eta 22an izango da Gasteizko Mendizabalan. 22. edizio honetan, goi-mailako artista ugari arituko dira zuzenean, hala nola Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta beste hainbat.
Andre Maria Zuria
Aurten ere, Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoa izango da jaialdiaren eta hiriaren topagune, bermutaren orduan hasita: zuzeneko musika, doan, Green Capitala harro egoteko moduko gastronomiarekin uztartuta. Ostiralean Lisa & The Lips taldearen txanda izango da, eta larunbatean, berriz, The Pickin’ Boppers taldearena.
Programazio artistikoa:
Azkena Rock Festival jaialdiaren aurtengo edizioa bihar hasiko da, kultuko talde garrantzitsuenetako batekin: Jane’s Addiction. Haien atzetik Ty Segall eklektikoa eta Carlos Tarque etorriko dira; azken hori gaztelaniaz kantatzen duen rock-abeslari onenetako bat da, eta bere taldearekin arituko da: Tarque & La Asociación del Riff. Trashvilleri dagokionez, kontzertu-areto bat irudikatzen duen eszenatoki estalian Los Sírex taldearen txanda izango da, ‘Si yo tuviera una escoba’ ereserki ezagunaren egileak.
Queens of The Stone Age izango dira ostiraleko liderrak, gaur egungo rock talde goraipatuenetako bat. Kaliforniako basamortuko riffak feminismoaren eta grungearen ordezkari L7 basatien soinu gordinarekin gurutzatuko dira, Bricks Are Heavy diskorik arrakastatsuenaren interpretazioan. Arde Bogotá, gaztelaniaz abestutako rock alternatiboaren proposamenarekin sekulako arrakasta izaten ari den Murtziako fenomenoa; Michael Monroek eta Hanoi Rocks taldeko beste kide ohi batzuek osatu zuten Demolition 23. punk-harribitxiak kontzertu esklusiboa emango du Azkena Rock Festival jaialdian. Horietaz gain, nabarmentzekoak dira Redd Kross kultuzko ezinbesteko taldea; Ezpalak, euskarazko rock alternatiboaren egungo erreferenteak; eta Les Greene, zalantzarik gabe, egungo soul, funk eta R&B estiloetako ahots zoragarrienetako bat.
ARFko artisten zerrendari atxiki zaizkio Moltisanti eta Azkenako Foroko kideekin osatutako The Freetangas biko gasteiztarra; izan ere, foroak 20. urteurrena du aurten, eta foroaren urtemugari buruzko liburuaren bertsio digitala aurkeztuko da, halaber, jaialdian.
Larunbatean, Band Of Horses taldeak gurean eskainiko du aurten Europan egingo duen kontzertu bakarra, eta kartelburu izango dira Sheryl Crow handiarekin batera: pop arrakastez haratago, sustraiak musika amerikarraren sakon-sakonean barneratzen dituen mitoa. Mavis Staples soul legenda; Gov’t Mule taldeko buru Warren Haynes Warren Haynes Band bakarkako proiektuarekin; The Pleasure Fuckers punk talde historikoa berriro elkartu da Azkena Rock Festival jaialdian kontzertu bat eta bakarra emateko; Lendakaris Muertos, Pi L.T., The Mummies edo Tiburona madrildarrak; horiei guztiei esker, jaialdiaren azken eguna ahaztezina izango da.
Txiki ARF: Azkenako familiak
Gero eta familia gehiago etortzen dira Azkenara, eta haientzat sortu dugu Txiki ARF proposamena: kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako jarduerak jaialdiaren eremuan, rockaren inguruan bat egiteko, aisialdirako eta bizikidetzarako gune bat sortuta. Egunean hiru kontzertu izango dira, eta ARFko agertokietatik igaro diren mito handienetakoen abesti ezagunak joko dituzte. Emanaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa antolatuko dira, sari eta guzti. Eta, gainera, txapa eta plektro (pua) pertsonalizatuak egiteko tailerrak eta aurpegi-margoketa rockeroak ere izango dira. Hori guztia, ostiral eta larunbatean, familiei zuzendutako Trashvilleko bigarren karpan, 17:30etik 20:30era. 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute aurten ere, eta familiak sartzeko sarbide berezia izango dugu.
Aisialdiko programazioa
Ikus-entzuleen gozamenerako, bueltan dira berriro autotxokeak eta Las Vegas estiloko ezkontzak. Gainera, Arabako Diseinatzaileen Elkarteak 10 postal sortu ditu, eta Mendizabalan eta Andre Maria Zuriaren plazan jarriko dituzten postontzietatik bidali ahal izango dira kontzertuek dirauten bitartean.
Hobekuntzak irisgarritasunean
Aurten, Azkenako antolatzaileek hainbat hobekuntza-lan egin dituzte Mendizabalan arkitektura-oztopoak desagerrarazi eta irisgarritasuna hobetzeko eta, bide batez, toki gehiago izateko. Era berean, Respect bigarren agertokiko ikuspena ere hobetu da, 2023an agertoki nagusikoa hobetu zen moduan; horrela, bada, soinuaren eta argien dorrea bitan zatitu da eta, hartara, ez dago ia oztopo bisualik.
Balore
Aurten, Azkena Rock Festival jaialdian leku berezi bat izango dugu: hazi moduko espazio, puntu, gune jasangarri, seguru, sozial eta xedez beteriko bat, ekitaldiak irauten duen bitartean martxan egongo dena, jaialdiak ingurumenarekin eta gizartearekin lotura duten kausekiko hartua duen konpromiso irmoari balioa emateko eta horri buruzko informazioa lortzeko. BALORE espazioan hainbat informazio-puntu bilduko dira:
– Puntu MOREA, jazarpen-egoerak eta indarkeria sexista salatzeko eta prebenitzeko.
– ORTZADAR puntua, Azkena Rock Festival jaialdiak LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoari buruz.
– Puntu BERDEA, jaialdiak hartzen dituen ingurumen-neurriei buruz.
– Puntu SOZIALA, Last Tour enpresaren BCorp ziurtapenari buruz, eta jaialdiak Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtapena lortzeko egiten duen lanari buruz.
Azkena Rock Festival jaialdia rock and rollaren muina da, eta 22 urteko historia da horren adierazgarri. Erreferentziako esparru bat zuzeneko musika bizitzeko, musikaz komunitatean gozatzeko eremu eroso bat, eta, esperientzia biribiltzeko, Gasteiz Green Capital.
Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik, eta bereziki, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari; baita Petronor eta La Salve etxeei ere, energia anitzeko partnera eta gargardo partnera izateagatik, hurrenez hurren. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.
Azkena Rock Festival 2024ko ekainak 20, 21 eta 22 Mendizabala, Vitoria-Gasteiz Osteguna 20 18:00 Ateak ireki
GOD: 19:05 BRIGADE LOCO 21:10 TY SEGALL 23:35 JANE’S ADDICTION
RESPECT: 18:15 TXOPET 20:05 WHISPERING SONS 22:30 TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF 01:00 BONAFIDE
TRASHVILLE: 20:15 OLD TIME SPOOKS 22:30 LOS SÍREX 01:00 UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS 02:00 ELOY RB
Ostirala 21 ANDRE MARIA ZURIA: 13:30 LISA & THE LIPS
17:30 Ateak ireki
GOD: 17:30 BALA 19:20 BARRY ADAMSON 21:40 L7 plays “Bricks Are Heavy” 00:20 QUEENS OF THE STONE AGE
RESPECT: 18:25 DEA MATRONA 20:25 REDD KROSS 23:00 ARDE BOGOTÁ 01:55 DEMOLITION 23.
LOVE: 18:00 EZPALAK 19:20 LA PERRA BLANCO 20:50 THE RAIN PARADE 23:30 THE BLACK HALOS 01:50 THE REAL MCKENZIES
TRASHVILLE: A GO-GO 18:30 GHALIA VOLT 20:00 JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS 22:20 THE KONGSMEN 01:00 LES GREENE 02:30 JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY 04:30 CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A
RAT HOLE 17:30-20:30 TXIKI ARF 02:00 LA GUERRERO 04:00 SR. LOBO
Larunbata 22 ANDRE MARIA ZURIA 13:30 THE PICKIN’ BOPPERS
17:00 Ateak ireki
GOD: 18:05 PIL.T. 19:50 WARREN HAYNES BAND 22:00 SHERYL CROW 00:30 BAND OF HORSES
RESPECT: 17:30 ENTROPÍA 18:55 GLEN HANSARD 20:55 MAVIS STAPLES 23:25 ST. PAUL & THE BROKEN BONES 01:55 ALL THEM WITCHES
LOVE: 18:00 MOONSHINE WAGON 19:20 THE DETROIT COBRAS 20:50 THE PLEASURE FUCKERS 23:15 PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS 01:50 LENDAKARIS MUERTOS
TRASHVILLE: A GO-GO 18:30 THE BANK ROBBERS 20:00 FUNTASMAS 22:15 TIBURONA 01:00 THE MUMMIES 02:30 PEP TONES 04:30 FOROAZKENAROCK DJS
RAT HOLE 17:30-20:30 TXIKI ARF 02:00 IKER DISCOFAGIA 04:00 AK PINTXADISCOS
Bonuak: Bonua: 175€ Gazte Bonua (merkeago 15-23 urteko gazteentzat): 100€
Eguneko sarrerak: Osteguna: 50€ Ostirala: 75€ Larunbata: 75€
Salmenta: ticketen orria Epeka ordaindu daiteke #azkenarockfestival |