Azkena Rock Festival 2021

19, 20 & 21.06.2025 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Informazio praktikoa

Iraunkortasuna

BALORE, ZURE JASANGARRITASUN ESPAZIOA JAIALDIAN

Gune bat, puntu bat, Hazia lekua bat, Jasangarria, Segurua, Soziala eta helburuz betea Azkena Rock Festival jaialdian zaudenean bertara joteko ingurumen eta gizarte-arrazoiekin dugun konpromisoari buruzko informazioa jasotzeko. Bertan honako puntu hauek aurkituko dituzu:

– MOREA puntua, jazarpen eta indarkeria sexista egoeren prebentzioari eta salaketari buruzko informazioa jasotzeko.

– OSTADARRA puntua, Azkena Rock Festival jaialdiak LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoaren berri emateko

– Puntu BERDEA, jaialdiko ingurumen-neurriei buruzko informazioa jasotzeko.

– PUNTU SOZIALA, gure BCorp ziurtagiriari eta Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtagiria lortzeko egiten dugun lanari buruzko informazioa emateko.

ARF-EK INGURUMEN-INPAKTUA MINIMIZATZEKO LANEAN JARRAITZEN DU, ERRONKA GARBIA-EKITALDI JASANGARRIAREN ESKUTIK

ARF Jaialdiaren 21. edizioak Ihoberen (Eusko Jaurlaritza) Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiria jaso du berriz ere. Ziurtagiri honen bidez, bertaratzen diren pertsona guztiak kontzientziatu nahi dira, eta ingurumen-inpaktuak minimizatzearen eta gure ingurunea zaintzearen garrantziaz.

Jaialdia Erronka Garbia metodologian oinarrituta:

  • JARDUN: inpaktuak identifikatuz eta horiek murrizteko alternatibak bilatuz, edizio berri bakoitzean hobekuntzak ezarriz.
  • NEURTU: jaialdiaren kontsumo guztiak ebaluatzeko adierazleak ezarriz.
  • KOMUNIKATU: jaialdiaren ospakizunean parte hartzen duten alderdi interesdun guztiak inplikatuz eta sentsibilizatuz (publikoa, artistak, lantaldeak, hornitzaileak, erakundeak eta abar).

LAST TOUR, AZKENA ROCK FESTIVAL JAIALDIA ANTOLATZEN DUEN ENPRESA, B CORP DA

B Corp mugimendu globala da, eta Last Tour sustatzaileak gizartean, pertsonengan eta ingurumenean eragin positiboa sortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatu eta egiaztatzen ditu. Helburua kulturaren eta zuzeneko musikaren bidezko eraldaketa soziala da, eta 2023ko martxotik Last Tour BCorp da.

ARF_BCorp_ES1-1 (1)

Estandarra gainditzeko gakoak izan dira, besteak beste, honako hauek:

  • Jaialdietan ingurumen-inpaktua murrizteko egindako jarduerak, hondakin gutxiago sortzeko eta birziklatzeko sistema zorrotz baten bitartez; mugikortasun jasangarria sustatzea, eta sexu-erasoen aurkako eta genero-berdintasunaren aldeko prebentzio- eta sentsibilizazio-programak.
  • Tokiko lantaldeak kontratatzea. 
  • Gizartean eta kulturan ahalik eta inpaktu handiena izatea, doako kontzertuen bitartez. 
  • Enpresaren konpromiso zibikoa eta jaialdietatik egiten diren dohaintzak migratzaileei laguntzeko proiektuetarako, eremuak basoberritzeko edo Elikagaien Bankurako
  • Pandemia garaian zuzeneko musikaren arloko langileen sektoreari laguntzeko egindako ekimena.
  • Gazteiz hirian duen eragin ekonomikoa.

INGURUMEN-IMPAKTUA MINIMIZATZEN

Azkena Rock Festival jaialdiaren jasangarritasunaren oinarria gure edalontziak dira, jaialdiaren hasieratik amaierara eramango duzun objektu preziatua. Edalontziak esklusiboakzoragarriakbehin eta berriro erabiltzekoak dira, eta jaialdi bukaerako plastikozko zabor-mendiak ekiditea dute helburu. Horrez gain, ARFek zabor mota desberdinak tratatzeko zerbitzua dauka.

Honekin gutxi balitz, ARFek Erronka Garbia zigilua dauka, Eusko Jaurlaritzako ziurtagiria. Ziurtagiri honen bidez, Azkena Rock Festival bezalako ekitaldiek ingurumenaren gaineko eragin negatiboak minimizatzeko diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituztela onartzen du.